lunes, 14 de abril de 2008

08-04-14

2008ko apirilaren 14an, astelehena.
Oraingo sarrera, blogaren erabilerari hasiera emateko, ostegunean egindako alde teoriko eta praktikoaren ekarpena egingo dut. Lehenik eta behin, klase praktikoan bakoitzak blog bat sortu behar izan dugu. Esan beharra daukat, hasiera batean nahiko erreza iruditu zitzaidala, baina behin pausuak beteta ez nekien nola idatzi behar nuen eta urduri jartzen hasi nintzen. Hala ere, ez da hainbesterako izan eta hasiera baino ez da izan. Beraz, bloga egunkari elektroniko moduan erabiltzen den baliabidea izango dugu, interneten bidez modu errez batean artikuluak, albisteak edota iritziak publikatzeko. Hau edonork argitaratu dezake eta baita iruzkina egin.
Bestalde, klase teorikoan, web 2.0 programa ikusi egin dugu. Egia esanda, ez dut kontzeptu hau inoiz entzun eta ez nekien batere honetaz. Teknologia aurreratuari dagokion erraminta edo sarea da. Hainbat ordenagailutan sartzeko aukera ematen digu eta guztion artean eraikitzeko aukera ere, hau da, eraikuntza soziala sustatzen du. Izaera dinamikoa dauka eta edonork edita dezake (you tube, blog adibidez). Feed-a (elikadura) errazten du, irakurtzen duzunean ikasiz eta zure aportazioarekin besteek ere ikasi egingo dutelakoan. Beraz, irakurketa eta idaketaren bidez ikasteko aukera eskaintzen digu. Hala ere, 2.0 baino lehenago, web 1.0 bazegoen baina honek izaera finkoa dauka eta soilik irakurketarako aukera ematen digu.
Besterik, gaurkoz hori da guztia. Gero arte.

No hay comentarios: