Kaixo!
Gaur, osteguneko saio teoriko eta praktikoan egindakoaz idatziko dut.
Saio praktikoan, gure blogger-an erloju bat sartzen ikasi egin dugu. Beraz, bakoitzak internet orri batetik kode batzuk hartu ditu, eta jarraitu beharreko pausuak egoki eginez, gustoko izan dugun diseinua jarri dugu. Baita, link-ak jartzen ere ikasi dugu. Hala ere, ez dugu astirik izan sakontzeko eta bakoitzak etxean egin beharreko lana izan da.
Bestalde, saio teorikoan, Web 2.0 bideoa komentatzen egon gara. Esan dugunez, irakaslearen rola nahikotxo aldatu egin da eta haren formakuntza teknologikoa ezinbestekoa suertatzen da. LH-n derrigorrezkoa da informatikaz jabetzea eta ezagutza horrek bilakaera bat izan beharko du eta arin jaso eta barneratu beharko da. Gaurkotzeko jarrera landu behar da, aldaketei aurre eginez eta horietaz jabetuz.
Gaur egun irakaskuntza multidirekzionala da, hau da, baliabide asko ditugu irakasleekin komunikatuta egoteko (tutoretza, email...). Beraz, ikasleek irakasleekin komunikatzeko aukera anitz dituzte. Berriz ere, IKT- ren eragina agertzen zaigu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario