jueves, 17 de abril de 2008

08-04-08

Education:
Bideoa ikusi dut iada.Oraingo irakaskuntza eta etorkizunekoa aztertzen ditu. Egia esanda, biharko irakasteko erak ikaratu egiten nau, eta bideoak dioen legez, nik nahiago dudan irakasteko modua, gaur egunean erabiltzen dena da. Etorkizunean, teknologiak duen eragin handia kontutan hartzen badugu, horren menpe bizi izango gara. Eragin hori irakaskuntzara ailegatuko da eta bideo honek klaseak ordenadoreen bidez emango direla ohartarazten gaitu. Esan daiteke gaur egun ikasleek koadernoak erabiltzen dituzten bezala, bihar horiei ordenadoreek ordezkatuko diete. Baita beste lanbideetara ere helduko da. Betiko kontuan gaude, beraz teknologiak duen garrantziaz jabetu beharrean gaude eta hobe da lehenbailehen mundu horretan sartzea.

No hay comentarios: