Egia esanda artikulu hau nahiko interesgarria iruditu zait, bloga zer den jakin beharra dago eta baita irakaskuntzan ematen den eragina ere ezagutu beharrean gaude.
Beraz, artikuluan esaten den moduan, Blogak komunikazio tresna berri bat da, Web orrialde dinamiko sinple bat alegia. Bere berezitasunak hauek dira besteak beste:
Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu. Mezu horiek orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, argitaratutako azken mezuak lehenak agertuko dira eta mezu guztiak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak. Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dute, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza bultzatuz. Blogeko mezuak jario bitartez jasotzeko aukera ere badago.Irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edo motibatzeko tresna bezala erabil daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Blogak beraz, gure gogoetak plazaratzeko gune aproposa izan daitezke. Askotan gure gogoetak plazaratzeko gogoa dugu eta ez dugu lekurik aurkitzen.
lunes, 21 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario