Web 2.0.
Bideoa ikusita galdera batzuei erantzungo diet:
-Nola definitzen dute web 2.0?
Sare berri bat moduan, online bitartez kolaborazioa eskatzen eta interaktibitatea bultzatzen duena. Informazioa gehitzeko aukera ematen du eta behin besteek idatzitakoa irakurrita, aholkua emateko aukera ematen du. Etiketak erabiltzen dira, edukin baliagarria ikusarazteko.
-Ezaugarri aipagarrienak:
Ezagutzarik gabe, bertan trasteatu eta erabiltzeko aukera ematen du eta beraz, era zuzen edo zeharka ikasteko aukera ere eskaintzen du. Mikrobaliabideen bidez, (internetaren oinarriak direlarik) informazia esportatu eta inportatu dezakegu. Baliabide hauen artean, bloga , podcast (mp3ko formatoan), video cast edota wiki aurki ditzakegu. Kontsumitzaileen eskutik sortutakoak izaten dira.
-Web 1.0 eta Web 2.0 ren arteko loturak:
2.0 sarea 1.0ren garapenaren ondorioa izango litzateke. Beraz, lehenengo saretik beste bertsio berria , garatuagoa dena, sortu egin da, hau da, 2.0, 1.0-ren eboluzioa dela esan dezakegu.
-Ondorioak:
Publizitatearen oinarri honek, baliabideen demokratizazioa dakar. Bertan, edukiaren baliagarritasuna lortzeko konpetentzia anitza sortzen da. Kontsumitzaile izatetik, ekoizleak izatera pasatzeko pausua erraz ematen da eta era honetan, ekoizle horren hitzek eragin handia izango dute kontsumitzaile horrengan.
Puntu hauek, oso ondo definitzen dute internetan dauden baliabideek duten eragin handia. Informazio horren menpe gaude gu eta hori ezin dugu ukatu. Mikro baliabide horietan ikusten duguna guztiak pentsatzen dugun baino gehiago eragiten gaitu, era zuzen edo ez zuzen batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario