lunes, 21 de abril de 2008

08-04-21

Artikuluak, blogak izan dituen aurrerapenak eta baita irakaskuntzan erabiltzeko arrazoiak ere aipatzen ditu.
Gaur egun, Web 2.0 sarbideari esker, interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzeko erraztasun handia daukagu eta mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzke.
Esaten den moduan, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan da, hazkundea izugarria izan da, eta une honetan 40 milioi blog baino gehiago aurki daitezke. Horren ondorioz, sarean zehar aurki daitekeen informazioa inoiz baino ugariagoa da eta inoiz baino sakabanatuago dago. Garai bateko direktorio erraldoi mikro informazioa nagusi den internetera pasatu gara. Informazioaren sakabanatze horren ondorioz, , ohikoak ez diren tresna berriak erabiltzera behartuta gaude (RSS gehigarriak, informazioa etiketatzeko sistemak …)
Egia da, sarean zehar topa daitezkeen blogen izaera anitza direla eta hauetako asko helburu didaktikoekin sortu direla. Hauek dira, hain zuzen ere, edublog izenez ezagutzen direnak, irakasteko sortu diren guneak baitira.
Lehen esan dudan moduan, artikulu honetan, blogen erabilera sustatzeko arrazoiak ere aipatzen dira, hain zuzen ere hauexek direlakoan:
1) Erabiltzeko errazak dira. Egia da behin sartuta, erraz lan egiteko aukera ematen digula.
2) Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute. Baliabide anitz eskaintzen dizkigute trasteatzeko eta erabil ahal izateko.
3) Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean. Erabiltzen den metodologiak, parte hartzera behartzen gaitu ikasleoi.
4) Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.
5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.

No hay comentarios: