miércoles, 28 de mayo de 2008

lunes, 19 de mayo de 2008

08-05-19

Terueleko herri batean, Ariñon hain zuen ere, hezkuntzan aritzeko metodo berri bat erabiltzen dute. Haiek, ez dute testulibururik erabiltzen, informazioa era digitalean aurkezten dute. Irakasleak berak, irakasgaia aurretik prestatu behar izango du eta horrek lan handia eskatuko luke.
Ikasle bakoitzak, ordenagailu bat izango du eta bertatik, irakasleak azaldutako guztia lantzeko aukera izango dute. Era berean, agindutako etxeko lanak edota gelako ariketak egin ahal izango dituzte.
Oinarri digitala erabiltzea, nahiko erakargarria dela uste dut. Ikasleentzako hasiera batean, ulertzeko esfortzua suposatu arren, gaur egungo munduan eragin handia duen baliabidea ulertzeko eta bertan barneratzeko metodo ona iruditzen zait.

08-05-19

Osteguneko saioan, pasaden astekoari lotuta, Power point programak eskaintzen dizkigun beste baliabideak ezagutu eta erabili ditugu. Ikasitako hori, guk egindako ariketa txiki horretan sartu behar izan dugu. Trantsizioak eta efektuak erabiltzen ikasi egin dugu . Beraz, guzti hau oso erabilgarria suertatuko zaigula uste dut eta ondo dago ezagutzea eta erabiltzen jakitea, aurkezpen on bat egin dezagun.
Bestalde, saio teorikoan, azterketari begira genituen zalantzak argitzen egon gara,eta era berean, zenbait puntu argitu egin ditugu.

viernes, 9 de mayo de 2008

08-05-10

Ordenadoreak ikasgeletan
Gaur egun, teknologia berrien aurrerakuntza dela eta, ikasgeletan ere eragin hori nabaritu izan da.Beraz teknologia berrien erabilpena ikuspuntu berritzaile batetik begiratu behar da. Curriculumean teknologien erabilpena integratzeko beharra sustatu nahi da, praktika erabilgarriak garatuz. Praktika horiek ikaskuntzaren oinarrizko konpetentziarantz orientatuta egon beharko dira.
Alfabetizazioa oinarrizko funtzio da, hau da, ikasleek edukiak ulertu, baliabideak menperatu eta kodigo desberdinak erabiltzen jakin behar dute. Beraz, irakasleak ikasle alfabetatuak sortzeko beharrean daude , teknologia mundu horretan barneratuz, atzean gera ez daitezen.

08-05-10

Teknologia eta metodologia:
Bideo honek, teknologia izatearen aldaketa aurkezten digu.Hasierako ikasgela, arrunta agertzen da, non irakaslea klaseak ematen ditu bere apunteekin lagunduta. Geroago, modernizazio prozesuak bultzatuta, teknologiaren beharra aurkezten digu. Beraz, gelan, teknologia berriak sartaraziko dituzte eta umeek ikasteko arbela erabiltzearen ordez, pantaila erabiltzen dute, bertan ikasi beharrekoak islatzen direlarik. Baita, ume bakoitzak ordenadore bat erabiltzeko aukera ere aurkezten digu. Argi dago, teknologia erabiltzeak arreta mantentzeko balio duela, eta horrek eragin positiboa ekar dezakeela. Lehen erabiltzen zuten metodologia, beraz, aldatzeko beharrean daude. Oraingo honetan, teknologiaren eraginez, metodologia berria eta modernoa erabili beharko dute, aparatuetara egokitutakoa .Segun eta zein-nolako baliabideak dituzten, halako metodologia erabili beharko dute. Gu gizarte moderno horri egokitu beharrean gaude eta hori ere, ikasgeletan ikus dezakegu. .

08-05-10

Egunon!
Atzoko saio praktikoan, power point programan aritu ginen. Bertan, irudiak itsatsi gentituen eta umeentzako ariketa bat prestatu genuen. Irudi horiei soinua jarri genien.Gure ahotsa jartzen ikasi nuen eta baita estekak jartzen ere. Nik behintzat, ez nekien nola egiten zen hori.
Bestalde, saio teorikoari dagokionez, ez zenez egon, taldean aritu ginen.
Besterik gabe.

lunes, 28 de abril de 2008

08-04-28

Eguerdion!
Ostegunean, saio praktikoan, batez ere gelakideen helbideak sartzen eman genuen ordu osoa. Batzuek, zalantzak zituzten link-ak zirela eta. Beraz, zalantza horiek argitzen eta besteen helbideak sartzen egon ginen.
Bestalde, saio teorikoan, gizartean teknologia berriei dagokionez, egondako aldaketak azpimarratu genituen. Horiek, hezkuntzan ere eragina dutelarik, aldaketa zuzenak edota ez zuzenak egon daitezke. Hala ere,aldaketa bi horiek era batean edo bestean,ukitzen gaituzte. Aldaketa zuzenetan,ordutegiak edota baliabide berriak sartuko lirateke eta zeharkako aldaketetan, balore berriak edota kultura berriak sartuko genituzke. Aspektu horiek guztiak, teknologia berrian aplikazio hezgarrian eragina daukate.
Besterik gabe.