Teknologia eta metodologia:
Bideo honek, teknologia izatearen aldaketa aurkezten digu.Hasierako ikasgela, arrunta agertzen da, non irakaslea klaseak ematen ditu bere apunteekin lagunduta. Geroago, modernizazio prozesuak bultzatuta, teknologiaren beharra aurkezten digu. Beraz, gelan, teknologia berriak sartaraziko dituzte eta umeek ikasteko arbela erabiltzearen ordez, pantaila erabiltzen dute, bertan ikasi beharrekoak islatzen direlarik. Baita, ume bakoitzak ordenadore bat erabiltzeko aukera ere aurkezten digu. Argi dago, teknologia erabiltzeak arreta mantentzeko balio duela, eta horrek eragin positiboa ekar dezakeela. Lehen erabiltzen zuten metodologia, beraz, aldatzeko beharrean daude. Oraingo honetan, teknologiaren eraginez, metodologia berria eta modernoa erabili beharko dute, aparatuetara egokitutakoa .Segun eta zein-nolako baliabideak dituzten, halako metodologia erabili beharko dute. Gu gizarte moderno horri egokitu beharrean gaude eta hori ere, ikasgeletan ikus dezakegu. .
viernes, 9 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario