Terueleko herri batean, Ariñon hain zuen ere, hezkuntzan aritzeko metodo berri bat erabiltzen dute. Haiek, ez dute testulibururik erabiltzen, informazioa era digitalean aurkezten dute. Irakasleak berak, irakasgaia aurretik prestatu behar izango du eta horrek lan handia eskatuko luke.
Ikasle bakoitzak, ordenagailu bat izango du eta bertatik, irakasleak azaldutako guztia lantzeko aukera izango dute. Era berean, agindutako etxeko lanak edota gelako ariketak egin ahal izango dituzte.
Oinarri digitala erabiltzea, nahiko erakargarria dela uste dut. Ikasleentzako hasiera batean, ulertzeko esfortzua suposatu arren, gaur egungo munduan eragin handia duen baliabidea ulertzeko eta bertan barneratzeko metodo ona iruditzen zait.
lunes, 19 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario